Erizaintza Eskolak iazko ikasleen diplomatura ospatuko du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 26a, 09:50

Gaur, goizeko 11etan, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Erizaintza Unibertsitate Eskolak iazko ikasturtean diplomatura osatu zuten ikasleentzako diploma banaketa ospatuko du campuseko areto nagusian. 2006-2007ko kurtsoaren promozioa eskolaren 28.a da eta 162 ikaslek osatzen dute. Ikasleekin batera, Eskolak aurten erretiroa hartuko duten bi irakasle ere omenduko ditu. Ekitaldian zehar, eskolako saria eman eta aurtengo bekak irakurri egingo dira. Ostean, Bizkaiko Parkison elkarteko abesbatzak hainbat kanta abestuko du. Ekitaldia ixteko, brindisa egingo dute, ardoarekin, areto nagusiaren sarreran. Ekitaldian Gabriel Inclan Osasungintza sailburuak eta Juan Ignacio Perez Iglesias errektoreak parte hartuko dute. Argazkia: Unibertsitatea.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun