Gaur goizean
prentsaurrekoa egin da Bilbon, joan zen astean Uribe Kosta eskualdean egindako atxiloketa eta espetxeratzeei buruz eta horren gaineko informazioa zabaldu dute
Gara.net eta
Berria.info agerkariek. Besteak beste, atxilotu zituzten lagunei buruzko
autoak (pdf) "oinarri juridikorik ez" duela adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen erabakiz, Lander Labajo, Josu Rodriguez "Nekora", Txomin Geruzaga, Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre" eta Aner Mimenza Soto del Realen (Madril) espetxeratu eta Zigor Goiketxea aske gelditu zen fidantzapean, 6.000 euro ordainduta. Besteak beste, Mimenza eta Labajoren atxiloketen inguruan autoan "baieztapen lotsagarriak” egiten zirela kritikatu du Arantza Zulueta abokatuak: Garzonen arabera bi gazte horiek "kale borroka egiteko argibideak ematen zituzten eta ETAko kide ziren. Baina non daude argibide horiek? Edo zergatik ez dituzte atxilotu lehenago?”, gaineratu du. Espainiako Poliziak nahi zuena entzun ahal izateko atxilotuek “tratu txarrak, presio psikologikoak eta mehatxuak” jaso zituztela ere salatu du Zuluetak, baina epaileak “ez zion kasurik egin" salaketa horri. Argazkian, atxilotuen senide eta lagunak atzean, Julen Larrinaga Askatasuneko bozeramailearekin batera eman du prentsaurrekoa Zuluetak /
Etengabe.