
Barrikako Abaroa Tenis Taldeak denboraldi berriari eman dio hasiera kirol berri bati helduz, padela hain zuzen. Asteburuetako arrakasta dela eta eta eskola-ligan parte hartuko duten taldeen aurkezpenarekin lotuta, larunbat honetan, hilaren 27an, irakasleen arteko padel erakustaldi bat antolatu du klubak. Horrela, bihar, hainbat ekitaldi izango dira: 15:00etan "winer" jokoak egingo dituzte. Geroago, Abaroa taldeak hitzaldi bat eskainiko du jokalarien gurasoentzat. Horretan, ligaz informatzeaz gain, partidetan, berain seme-alabei zelako balio etikoak helarazi behar dizkioten eta bestelako aholkuak jasoko dituzte. Padel partida 16:00etatik aurrera izando da. Horren ostean askaria eskainiko da. Ekimen guztiak Barrikako tenis-pisteetan izango dira. Argazkian, Barrikako tenis klubeko hainbat jokalari entrenatzen.