1974an erabaki zen ordua aldatzea. Hain zuzen ere, urte horretan petrolioaren lehen krisia izan zen eta zenbait herrialdek ordua aurreratzea erabaki zuten eguna gehiago aprobetxatu eta elektrizitate gutxiago kontsumitzeko. 1981ean, Europako Batasunako zuzendaritzak agindu bihurtu zuen, eta lau urtean behin berrikusten dute gai hau.
Energia aurrespena
Komertzio, Turismo eta Industria Ministerioaren Energiaren Dibertsifikaziorako eta Aurrezpenerako Institutuaren aurreikuspenen arabera, ordu aldaketak energia nabarmen aurreztea ahalbidetzen du: etxeko kontsumoari dagokionez, martxoaren amaieratik urrira bitartean %5 aurrezten da energia. Enpresetan ere dezente aurrezten da; %3 (6 milioi euro).
Familia baten batez besteko kontsumoa orduko 3.200 kilowattekoa bada, etxe bakoitzeko 6 euro aurreztu dira, 60 milioi euro guztira. Zerbitzuen sektoreari dagokionez, berriz, garaiotan aire girotuaren erabilpena murrizten denez, kontsumoa %6 aurrezten da.
Gaur, larunbata, eta bihar bitarteko gauean, ordubete atzeratu beharko dira ordulariak (03:00etan 02:00etara atzeratu behar ditugu), Europako Batasunak ordu-aldaketaren inguruan onartutako araudiak horrela aginduta. Gauzak horrela, udako ordutegia agurtu eta negukoa hartuko dugu hemendik ordu batzuetara. Energiaren kontsumoari ahalik eta etekin onena ateratzeko hartutako erabakia da. Hain justu, ordu-aldaketa arautzea erabaki zuen EBk 1981ean eta estatu kide guztiek bete behar dute agindua. Argazkia: