Susana Cerrok kantuko goi mailako titulua lortu zuen Bilbon, eta Javier Solaun, Emilio Sagi, Maria Bayo eta Jaume Aragall bezalako maisuekin prestakuntza osatu zuen. Talde ezberdinek gonbidatu dute solista moduan, eta azpimarratzekoa da "Haizearekin burdina moztuta" Musika Elektroakustikoko eta Instrumentaleko Kontzertuaren mundu mailako estreinaldian izandako parte-hartzea: errezitaldia eskaini zuen soprano eta pianorako, Eduardo Chillidaren olerki eta pentsamenduak oinarri hartuta eta Gorka Alda euskal musikagilea lagun izanda Gipuzkako Chillida-Leku museoan.
Marcelo Aguilarrek kantua ikasi zuen La Pazeko Kontserbatorio Nazionalean, eta Boliviako Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin egin zuen debuta solista moduan 2003an. Kasu artean, Georges Bizeten “Carmen” operan aritu zen. 2005aren amaiera aldera Bilbora joango zen eta han ikasketekin jarraitu Juana Crisostomo Arriaga Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Susana Zabaco eta Olatz Saituarekin. Orain dela gutxi, Krzysztof Pendereckiren “Requiem poloniarra” abestu du, egilearen beraren batutapean Alemanian barrena egindako biran.
Getxon eta Donostian egindako lehiaketa ezberdinetan saria eskuratu ondoren, toki horietan ere musika ikasketak eginda, Asier Vallejo Ugarte izan dute lagun pianoan ikasleek nahiz kantuaren profesionalek geografia osoan zehar. Nabarmentzekoa da Alessandro Scarlattiren "Il trionfo dell'onore" operaren eszenaratzean korrepetidore moduan egindako lana Max Bragadoren zuzendaritzapean, eta Anton Garcia Abrilen abestiak entzutea Musikeneko kantu ikasleekin batera egilea bertan egonda.