Urriaren 17ko atxilotuak: "batu, elkartu, indartu, maitatu, sortu eta irabazi!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 27a, 21:49

Aupa, peña! Altza edalontzi horiek, la ostia! Gora Algorta, gora Indabada, gora zuek! Mila esker indabada aurrera eroan eta posiblea egiten duzunoi. Eskerrik asko parte hartzen zabiltzaten guztioi eta unibertsala bihurtzen duzuen guztioi. Gogoratu Indabada herritik sortu eta herriak gozatzeko gauzatua dela erreibindikazio kutsua galdu barik, asko baitira borrokatzeko ditugunak. Ekin herri borrokari. Herria da gure gogoa, herria da gure indarra, herria dugu helburu; guk egiten ez badugu, nork? Gure esku dago, batu, elkartu, indartu, maitatu, sortu eta irabazi! Dana daukagu irabazteko! Herriak merezi du! Gaur gozatu, bihar oroitu eta etzi antolatu! Segi borrokan, gu be bai zuekaz bat eginez, indabak jango doguz, eguaztenekoak badira ere!, eta zera eskatuko dizuegu: arratsaldeko 5:30ean danok batera egin daigun topa.

Ondo pasa eta desfasa bider sei. Gora Indabada! Gora Herri mugimendua! Gora gu ta gutarrak!

Sinatuta: sei gindilla txorizo artean, azken sarekadan eroritako lagunak. Soto del Corralen bahituak!

Lander Labajo, Josu Rodriguez "Nekora", Txomin Geruzaga, Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre" eta Aner Mimenzak idatzitako gutuna, gaur Algortan burututako VIII. Indaba Herrikoian irakurritakoa
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun