Biotz Alai abesbatza (argazkian) izango da asteazken honetan, urriak 31, Getxoko XXVII. Aste Koralean protagonista. Algortarrek Camerata Vocale Sine Nomine talde kubatarra ordezkatuko dute, hegoamerikarrak atzo bertan jardun baitziren, Singapurreko SYC Ensemble Singers abesbatzaren ordez; talde asiarra Frantziako aireko garraioen greba dela-eta, ezin izan baitzen garaiz etorri. Biotz Alai abesbatza Algortako Getxo Antzokian izango da, 20:00etatik aurrera, antolakuntzak jakinarazi duenez. 1923an eratu zen Biotz Alai, San Nicolas de Bari Parrokiako Abesbatza izenarekin, Manuel Gainza eta Angel de Urigüen lehen zuzendariak izanik. 1966an, Juan Jose de Gainzaren zuzendaritzapean, bide berria hasi zuen abesbatzak, kanpora begira proiekzioa bultzatzeko asmotan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!