Getxoko Udalak ziklomotor eta motorren zaratak ekiditeko beste kanpaina bat egingo du urtea amaitu baino lehen, Imanol Landaa alkateak iragarritakoaren arabera. Gainera, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, hiru urte baino gehiago duten mota horretako ibilgailuek "azterketa tekniko berezi bat" egin beharko dute: araudia betetzen ez duten ziklomotorren eta motozikleten jabeei gidabaimena kendu eta ez ohiko azterketa berri bat egitera behartuko dituzte udaltzainek. Landaren iritziz, “elementuren bat era okerrean eramaten duten ibilgailuen portzentaia ez da oso handia, baina txarto ibiltzen direnek eragozpenak eragiten dituzte”. Joan den irailaren 17tik urriaren 21era bitartean bururutako azken prebentzio kanpainan arakatutako 323 ziklomotorren eta motozikleten %90,40, hau da, 292 era zuzenean zihoazen eta 31k okerren bat zuten. Azken horietatik 21k ihes tutuan zuten okerra eta 10ek agiriren bat faltan, derrigorrezko Asegurua edo gidatzeko baimena, besteak beste. Argazkian, zarata egiteko manipulatutako motor bat /
Pepe Mendoza.