Hainbat film antifaxista eta antikapitalista emango dituzte azaroan Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 30a, 20:15
Udondo gaztetxea, Sare Antifaxista eta Ez Jaun Ez Jabe erakunde ezkertiarrek antolatuta, "Antifaxismoa. Antikapitalismoa" lelopean lau filma ikusi ahal izango dira azaroan zehar Leioako Udondo gaztetxean bertan. Proiekzioak hilaren 8an hasi eta ostegunero emango dituzte, beti ordu berean, 19:30ean. Besteak beste, "Atado y bien atado" (azaroak 8), "No se os puede dejar solos" (azaroak 15), "Nazis: Un aviso de la historia - part 1" (azaroak 22) eta "Nazis: Un aviso de la historia - part 2" (azaroak 29) egongo dira ikusgai. Argazkian, Udondo gaztetxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun