Dagoeneko karneta kenduta zeukan gidaria atxilotu dute Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 30a, 22:10
Getxoko Udaltzaingoak 27 urteko M.A.D.A. gizonezkoa atxilotu zuen joan zen ostiral gauean Algortan, aurretik zuen zigorra haustea egotzita. Udal iturriek zabaldutako bertsioaren arabera, Telletxe kalean atzeman zuten gidaria udaltzainek, identifikatu zutenean, beraren kontra ibilgailuak eta ziklomotorrak gidatzeko eskubidea kentzeko bi zigor zeudelako, bata urte bat eta zortzi hilabeterako da eta bestea urte beterako. Aurten gainera, beste hiru bider atxilotu eta epailearen esku utzi dute, Udaltzaingoaren arabera, edari alkoholikoen eraginpean gidatzea egotzita; eta udaltzainek beste bost bider gehiagotan ere beraren kontrako salaketa administratiboa jarri dute, gidatzeko baimenik gabe gidatzeagatik, horietariko batean gainera, trafiko istripu batekin zerikusia izan zuela, dio tokiko poliziak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun