Metro Bilbaok eta trenbideak zeharkatzen dituen hamaika udalerriek lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur, "garraiobide horretan edozer ezbehar, gorabehera edo istilurik denean zelan jardun arautzeko". Akordio hau udalerri bakoitzeko udaltzaingoaren eskumen eta berezitasunetara egokitu da, eta "metroko instalazioetako segurtasunari beste bultzada bat" emango dio, metroko iturrien arabera. Hain zuzen, ekainean Ertzaintzarekin lortutako hitzarmenarekin lotu dute. Gauzak horrela, Barakaldo, Berango, Bilbao, Erandio, Etxebarri, Getxo, Leioa, Plentzia, Portugalete, Sestao eta Sopelako udaltzainek, "ahal duten neurrian, eta behar denean", metroaren sarbideetan eta inguruetan, zein geltoki barruan gerta litezkeen istiluetan esku hartzeko aukera izango dute. Argazkian, Getxo udalerriko udaltzain bat Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!