
Istripu ikusgarria izan da arratsalde honetan EHUren Erandio eta Leioako campusean. Kamioi batek kiroldegia eta ikastegiak lotzen dituen zubia bota du, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ezbeharra 18:00ak inguruan gertatu da BI-647 errepidean, Erandion. Pasabidea errepidean gurutzatuta geratu da, kamioiaren kabinaren eta atoiaren artean jarrita. Antza, atoia goian zuela pasatu da zubiaren azpitik eta pasabidean lotuta geratu da. Istripuaren ondorioz, kamioilaria, arin zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute. Alandabe, beste ezbehar handiagorik ez da gertatu, une honetan autorik ez baitzebilen pasabide azpiko errepidetik, ezta jenderik zubi gainetik ere. Zirkulazioa bi noranzkoetan eten behar izan dute eta horrek trafiko-arazoak eragin ditu. Argazkian, Erandio eta Leioako campuserako sarrera nagusia.