Larrialdi kasuan Ibaizabalen ura edateko erabiltzea onartu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko urr. 31a, 20:18
Ibaizabalen ura giza kontsumorako erabili ahal izango da hemendik aurrera lehorte kasuetan, atzo Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Batzar Nagusiak erabaki zuenez. Ibon Areso erakunde horren presidenteak gaur Radio Euskadiri azaldu dionez, ponpaketa lanak Bolueta inguruan egingo lituzkete, baina ur horiek normalean erabiltzen dituztenek baino beharra handiago sortuko lukete: "ur horrek tratamendu berezia behar du, Zadorrako urtegitik ekarritako urak baino sakonagoa". Ibaizabalen urak erabiltzea 1967an zabaldutako aukera izan bada ere, orain arte ezinezkoa izan da hori egitea, ura oso kutsatuta baitzegoen. Dena den, momentuz, lehorte kasuetan edota bestelako larrialdietan baino ez da aurreikusten ur horien giza kontsumorako erabiltzea. Argazkia: Saski Naski.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun