Presoen Aldeko Taldeen oharra:
Gaur, hilabeteko Azken Asteazkenarekin bat eginez, Presoen Aldeko Taldeek (PAT) deituta euskal presoentzako estatus politikoa aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira fakultate eta eskola unibertsitario desberdinetan.
PSOEren gobernuak Ezker Abertzalearen kontra darabilen gerra estrategiaren ondorioak nabariak dira azkenaldian: atxiloketak (Batasunako Mahai Nazionalarena barne), zitazioak, debekuak...
Euskal Herriak bizi duen gatazkari benetako konponbidea emateko PSOEren borondate falta hau kartzela politikan ere islatzen da. Honela, kartzelan dauden euskal preso politiko guztien oinarrizko eskubideak uneoro urratuak dira, dispertsioak eskubide urraketa hauek are bortitzagoak egiten dituelarik. Hain ozen aldarrikatzen duten beren legediaren arabera kalean behar luketen preso asko dituzte bahiturik, hala nola, larriki gaixo daudenak edota zigorra beteta dutenak.
Honegatik, euskal preso politikoen estatus politikoa aitortzea ezinbestekoa da eskubide hauek guztiak berma daitezen. Kolektiboak bizi duen egoera gure herriak bizi duen defizit demokratikoaren beste erakusle bat besterik ez da; demokrazia falta hau gainditzeko eta Euskal Herriak bizi duen gatazka konponbiderantz bideratzeko ezinbestekoa da marko demokratiko bat osatzea.
Mobilizazioak:
-Leioa: 60 persona.
-Deustua: 20 pertsona.
-Enekuri (Magisteritza): 20 pertsona.
-San Mames (Ingeniaritza)
Presoen Aldeko Taldeak