Txarriboda antolatuko du Leioako ezker abertzaleak larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 4a, 22:11

Larunbatean, azaroak 10, txarriboda afaria egingo dute Leioako Kurkudi herriko tabernan. "Independentziaren bidean indarrak hartu!" lelopean, antolatzaileek parte hartu nahi duten guztiei deia egin diete afarirako zerrendan izena emateko Plaza Gorrian dagoen Kurkudi tabernan bertan. Horretarako epemuga osteguna, azaroak 8, jarri du Leioako ezker abertzaleak. Ekimena ezker abertzaleak proposatu bide duen Hego Euskal Herriko lau herrialdeetarako autonomia eta erabakitze eskubidearen aldeko proposamena gizarteratzeko kanpainaren barruan kokatzen da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun