Getxo Rugbyaren 21 urtez azpiko taldearen prentsa oharra:
Getxo Rugbyaren 21 urtez azpiko taldeak kaleratu ditu 2008rako egutegiak
Datorren martxoan taldeak Argentinara egiteko duen bidaiarako dirua ateratzeko egutegiak kalean dira jada. Egutegia, iaz Bilboko suhiltzaileek atera zutenaren tankerakoa da, hots, jokalariak biluzik agertzen dira bertan. Rugbyaren filosofiarekin lotura itxia duten argazkiak dira eta kirol hau nola bizitzen duten erakusten dute bertan beste ikuspuntu original batetik. Hil bakoitzean, filosofia eta argazki horrekin zerikusia duen esaldi bat jarriko da.
Guztira, 14 zuri-beltzeko argazki izango ditu egutegiak, taldearen historia labur batekin hasieran. Egutegia elebiduna da eta hil bakoitzean hizkuntzak txandakatzen dira filosofiarekin zerikusia duten esaldiak idazterako orduan.
Salneurria 5 eurotakoa da eta herriko saltoki desberdinetan egongo da salgai, batez ere Algortan.
Atxikitako argazkiak egutegiko azalaren (jpg) eta urtarrilekoak (jpg) dira.
Getxo Rugbyaren 21 urtez azpiko taldea
2008rako egutegi nudista kaleratu dute