Areetako Roda elkarteak Art & Fashion Moda Diseinuaren I. Nazioarteko Lehiaketa aurkeztuko du bihar, asteartea, Leioa eta Erandioko campusean. Lehiaketa berri horrek bi sailkapen ditu, jantziak eta osagarriak, eta irabazleek 8.000 euro bana eramango dute. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa da 18 eta 35 urte bitarteko diseinatzailea izatea. Izan ere, antolakuntzak zabaldutako lehiaketaren helburuak ei dira "batetik, gazte diseinatzaileak hedabideetan eta oro har jendearen aurrean ezagutaraztea, eta gazte horiek beren bildumak merkaturatzeko aukera izan dezaten ahalbidetzea. Eta, bestetik, moda gizartearen eta pertsonaren duintasunaren zerbitzura dagoen egiazko ondasun kultural moduan sustatzeko lan egitea, eta modak arte balioekin duen harreman estua eta ezinbestekoa azpimarratzea".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!