Ynestrillasen aurka, 500 bat pertsona batu dira Gernikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 6a, 13:26

Ricardo Saenz de Ynestrillas ultra-eskuindar espainiarra Gernikako epaitegian da, Mungiako herriko tabernako langile bat erretenitu eta mehatxatzeagatik auziperatutako hiru militar espainiarren abokatu legez, 11etan hasi den epaiketan, "Busturialdeko Hitza"k jakinarazi duenez. Goizean zehar hainbat kontrol jarri du Ertzaintzak eta trafikoa geldiarazteaz gain, autobusak miatu, baita eskola garraioena ere, eta makina bat autori buelta ematea agindu diete. Dena den, Busturialdeko Gazte Antifaxistek elkarretaratzea egin dute goizeko 10:30ean eta bertan 500 bat pertsona agertu dira Ynestrillasen aurka. Politikari ultra-eskuindarra, baina, eskoltatuta iritsi da autoz epaitegiraino. 12:00etarako ere ekitaldia deitu dute eta Euskal Herriko Batasun Antifaxistak Ynestrillasi "mespretxua erakusteko" deia zabaldu du. Bestalde, oraingoz, talde ultraeskuindarrik ez da agertu Gernikako kaleetan. Europa Press-en arabera, "gazte abertzaleek" hainbat edukiontzi gurutzatu eta erre zein Ertzaintzaren autoak harrikatu dituzte. Albiste gehiago busturialdekohitza.info-n. Argazkian, eskuman, Ricardo Sainz de Ynestrillas eta ezkerrean bere aita ponte politikoa, Blas Piñar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun