"En pie de guerra" antzezlan komikoa taularatuko dute bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 6a, 14:36

McClown konpainiaren "En pie de guerra" izenburuko antzezlana ikusi ahal izango da bihar, asteazkena, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian, goizeko 12etan. Antzerki-lana, egitarauko gainerako jarduerak bezala, doan izango da eta bertaratu nahi duten guztientzako zabalik egongo da, EHUko Bizkaiko Kultur Bulegoak gaur jakinarazi duenez. "En pie de Guerra" obrak gizakiak izan dituen guda guztiak birpasatzen ditu. Gertaerak parodiatik igaroz zentzugabekoa den historian zehar gizakiak bake hainbeste guda egunak edukitzea salatu nahi du."XX. mendean guda globalizatzen da. Gure ikuspuntu berezitik berrikusiko dugu Lehenengo eta Bigarren Mundu Gerra, Gerra Hotza, gaur egunera heldu arte, bihar arte non gelditzeko erabakia, beti bezala, gure eskuetan dago. Ala ez? Ez dakigu, ikusiko dugu, ikusiko gaituzte", diote McClown taldeko kideek. Ikuskizunaren aktoreak Marisol Aznar, Laura Gómez Lacueva, Pablo Lagartos eta Alfonso Palomares dira, eta zuzendaria, berriz, Amparo Nogues.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun