Senerrek eta beste euskal enpresa batzuek Iraken erantzukizuna dutela salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 6a, 15:33

Areetan egoitza duen Sener enpresa eta dirulaguntza publikoak jasotzen dituzten beste armagintzako enpresa batzuek Iraken herritarrak hiltzeagatik duten erantzukizuna salatu zuen atzo Kakitzat Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak Bilbon duen ordezkaritzaraino joan ziren antimilitaristak, bertan misil bat utzi zuen Heriotza laguntzeko asmoz. "Euskal Herrian armak ekoiztu, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu eta herri irakiarrak pairatzen ditu" lelopeko pankarta zabalduta, Kakitzat koordinadora antimilitaristak salatu zuen Bizkaiko armagintza enpresek funts publikoak jasotzea eta nabarmendu zituen, bereziki, Areetako Sener, Zamudioko ITP eta Barakaldoko Precicast-en kasuak. Sener enpresak ingeniaritza militarrean dihardu eta Eurofighter europar konbate-hegazkiaren zein KEPD-350 Taurus Gurutzaldi-misilen osagaiak egiten ditu. Argazkian, ekimenaren irudi bat / Kakitzat.

Kakitzak koordinadora antimilitaristaren oharra:

Atzo goizean hainbat antimilitarista Bizkaiko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren atarian bildu ginen

Aste hauetan zehar Kakitzat koordinadora antimilitaristak Bizkaiko armagintzari aurkako kanpaina burutuko dugu. Gure asmoa da hainbat ekintza egitea armagintzari diru-laguntza ematen dioten erakundeei, esate baterako, Eusko Jaurlaritzaren Industria Saila edo Hegan kluster aeronautikoa.

Orain dela 2 urte 45.000 lagunek herritar lege ekimen bati sostengua eman zioten; bertan, armagintzari dirurik ez emateko eskatu zioten euskal parlamentuari. Oraindik ere ez da egin inolako urratsik horretarako. Hori hala, armagintza politika honek sufrimendua, gerra eta suntsipena baino ez dakarzkie politika hau berau pairatzen duten herriei.

Gainera, kanpaina hau abian jartzeko hainbat ekimen antolatu dugu hainbat herritan. Bilbon, Barakaldon, Sestaon eta Basauri triptiko bat banatuko da etxez etxe. Gainera armagintza daukaten herri batzuetan karpa informatiboa jarriko da jarduera ekonomiko honek dauzkan kalteak azaltzeko. Horretaz gain gure asmoa da enpresa hauetatik ateetara hurbiltzea bere birmoldaketa exijitzeko. Hauek dira Bizkaiko armagintza nagusiak:

- Sener (Getxo): Ingeniaritza militarrean dihardu eta “Eurofighter” europar konbate-hegazkiaren osagaiak egiten ditu, eta baita KEPD-350 “Taurus” Gurutzaldi-misilenak ere.

- ITP (Zamudio): Eurofighter/Typhoon-en piezak egiten ditu, era berean, “Tigre” Eraso Helikopteroa eta Joint Strike Fighter Ehza-Hegazkin estatu Batuarra; gainera, Espainiako Defentsa Ministerioaren eta Ameriketako Estatu Batuetako, Ingalaterra, Maroko, Egipto, Brasil, Mexiko eta Argentinako Indar Armatuen hegazkin militarren mantentze lanetan dihardu.

- Precicast (Barakaldo): Airbus A400M Garraio Militarrerako Hegazkinaren piezak egiten ditu.

Hau dela eta, alde batetik, hainbat administrazio publikoren aurrekontuen desmilitarizazioa eskatzen dugu eta bestetik armagintzei diru-laguntza atzera-egitea.

Kakitzat
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun