Ostiralean bukatuko dituzte Salsidu kalean sarbide mekanikoak jartzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 6a, 19:24

Gaztelumendi eta Kasune kaleen arteko tartean ostiralera arte jarraituko dira trafiko mozketak, Salsidu etorbidean sarbide mekanikoak jartzeko lanak iraun bitartean. Getxoko Udalaren Hirigintza Arloak atzo ekin zion herrilan hauei eta ostiral honetan, azaroak 9, arratsaldeko 18:30erako bukatzeko asmoa dauka. Izan ere, “sarbide mekanikoak ezartzeko proiektuan dauden obrak” burutzeko, Gaztelumendi eta Kasune kalearen arteko tartean hartune batzuk egin beharra dago eta egunero Salsidu etorbideko tarte horretan trafikoa moztu dute goizeko 9etatik 18:30ak arte. Getxoko Udalak barkamena eskatu die erabiltzaileei, eta aldi berean, bide-seinalei arreta berezia eskaintzea eskatu du. Argazkian, Salsidun jarriko dituzten arrapalak irudikatzen duen muntaia digitala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun