Gidatzean telefonoa ez erabiltzeko kanpainari ekin diote Ertzaintzak eta Udaltzaingoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 6a, 20:28

Atzo hasita eta datorren azaroaren 18ra bitartean, Ertzaintzak eta hainbat udalerritako Udaltzaingoek kontrol kanpaina berri bat egingo dute, gidatzean sakelako telefonoaren erabilera kontrolatzeko. Herrizaingo Sailaren arabera "zaintza eta kontzientziazio kanpaina berezi" horren bidez gidatzean sakelakoa deiak egin edo jasotzeko erabilita arreta txikitu eta, beraz, istripua izateko edo eragiteko arriskua handitu egiten dela ohartarazi nahi dute. Izan ere, "ekimen horri esker, gidari askoren ohitura hori gehiago zainduko da eta kontzientziatzeko mezuak ugarituko dira. Mezu horien bidez, telefono mugikorrez hitz egiteak dituen arriskuak azpimarratuko dira". Ertzaintzak zabaldutako datuen harira, gidatzean telefonoz jarduten duenak istripua izateko arriskua bederatzi aldiz handiagoa du, trafiko-seinaleen ia erdiak ez du ikusten eta 120 kilometro orduko abiaduran ehun metro kontrolik gabe egiteko arriskuadauka. Ertzaintzak, ohiko patruila-autoez gain ibilgailu kamuflatuak ere erabiliko ditu kanpainan zehar. Aurtengo urtarrilaren 29tik otsailaren 11ra bitartean egindako azken kanpainan, Ertzaintzak eta Leioako, Getxoko, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Udaltzaingoek 489 salaketa egin zituzten. Arau-hauste hauek larritzat hartzen dira eta, 200 euroko zigor ekonomikoaz gainera, gidabaimeneko hiru puntu galtzea dakarte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun