Ostiral honetan, azaroak 9, Bartzelonako Itsas Azoka bisitatuko dute
Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) ordezkariek, Kataluniako Bela Federazioak egindako gonbidapenari erantzunez, prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez. Rafael Munilla
2008ko Itsas Joko Atlantikoen Batzorde Exekutiboko presidente eta EKFBeko kidea eta Ruben Bueno erakunde bereko kudeatzailea izango dira datorren urtean Getxo eta Sopela udalerrietan egingo diren itsas jokoak sustatzeko arduradunak. Halaber, aipatu itsas azokak antolatu eta Espai de Mar-en burutuko den ekitaldi instituzional baten bitartez, EKFBk 2008ko Itsas Joko Atlantikoetan parte hartzera gonbidatuko ditu ofizialki Kataluniako bela, arraun, kanoe, urpekaritza eta surf federazioak. Horretarako, banderen elkar trukaketa egingo dute. Besteak beste, Ignasi Doñate Kirol Kontseiluko zuzendari orokorrak eta Anna Pruna idazkari orokorrak hartuko dute parte ekitaldian. Azgazkian, François Arbellot Itsas Joko Atlantikoen Nazioarteko Batzordeko idazkari nagusia, Andoni Ortuzar EITBko zuzendaria eta Imanol Garai Sopelako alkatea, lehenengoak urriaren 1ean eta 2an Euskal Herrira egindako bisitan.