Ostiral honetan, azaroak 9, VI. Nazioarteko Trikitixa Jaialdia egingo da Algortako Getxo Antzokian, Bizkaiko Trikitilarien Elkarteak antolatuta, Getxoko Udalaren Euskara zerbitzuaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin. Jaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Bertan Mexiko Berritik (AEB) etorritako Ken Kepler eta Jeanie McLearie, Simone Botasso italiarra (argazkian), “21 Boutons” talde belgiarra Pere Romani katalanarekin batera eta, azkenik, sei euskal musikari arituko dira: lehenendabizi, Agus Barandiaranek eta Mikel Romerok osatutako bikotea (hauek “Korrontzi” taldekoak) eta, ondoren, Eneko Odiagak, Galder Elortzak, Victor Muñozek e Irkus Ansotegik osatutako laukotea, azkeneko bi horiek getxoztarrak. Kontzertua amaitutakoan, 22:00etatik aurrera, musikariek eta nahi duenak Algortako Piper´s Irish Pubean egingo den triki-sessionean parte ahal izango dute. Sarrera 6 eurotan jarri dute eta Algortako Kultur Etxean, Villamonten, erosi ahal izango dira.