Erandio eta Leioako campuseko areto nagusian, filmeen proiekzioak egingo dituzte ostegunero, azaroak zehar. Hurrenez hurren, Julien Temple-ren "The filth and the fury" (azaroak 8), Don Letts-en "The Clash: Westway to the World" (azaroak 15), Paul Rachman-en "American Hardcore" (azaroak 22) eta Mamoru Oshii-ren "Ghost in The Shell" (azaroak 29) egongo dira ikusgai, 12:00etatik aurrera. Azken horretan Carlos G. Liberalek egingo du aurkezpena.
Abenduan
Arte Ederren fakultatean, berriz, abenduaren 13an Jose A. Alfonso eta Alberto Bocos Oyarbide-ren "No acepto! 1980-1990. Diez años de hardcore, punk, ira y caos." dokumentala 11:00etan eman (Bocos Oyarbidek berak egingo du aurkezpena) eta, hil horren 17tik aurrera, hiru egunez luzatuko dira ekitaldiak: Eriz Zapirain eta Iker Trebiño"Salda ba dago?" dokumentalaren proiekzioa (11:00), egun horretan; "Negacion punk en Euskal Herria" hitzaldia Huan Porrah-ren eskutik (11:00) eta "Artea eta Punk" mahaingurua Miren Jaio, Txema Agiriano (MEM), Mattin eta Oier Etxeberriaren parte hartzearekin (12:00), abenduaren 18an; eta "Euskal Herrian gaur egun, ba al dago Punkarik?" izenburuko solasaldia Unai "jevi" Ug (Planet 77, Hala Bedi irratia), Iñigo Munster (Munster Records), Mamen Rodrigo, Josu Zabala eta Niko Vazquezekin (11:00), abenduaren 19an. Egun horretan, punk kalejira izango da, Orkresta taldearen eskutik, 11:30etik aurrera. Azkenik, urtarrilaren 10ean, "The last tres tour. El filme" izenburuko dokumentala egongo da ikusgai, campuseko areto nagusian. Nomecuentes Peliculas-ek ekoiztuta, Manolo Kabezabolok 2004an AEBetan egin zuen birari buruzkoa da.