Vicente Ferrer Fundazioak “Anantapurrekin konprometituak” izeneko erakusketa abiatu zuen atzo Berangoetako kultur etxean. Argazkien bidez, Indian jardunean den garapen integral egitasmoaren berri eman nahi du gobernuz kanpoko erakundeak. Dalits edo "ukitu-ezinen eskualdea" aukeratu eta bere "aldatze-prozesua aurrera eramateko konpromisoa" hartu du fundazioak. Indiako eskualde txiroenetarikoan dago komunitate hori, baina Munduko zonalde txiro eta baztertuenen artean ere. Inaugurazio ekitaldian, egiten duen lana azaldu zuen Irune Pascual Vicente Ferrer Fundazioko EAEko ordezkariak, Beatriz De Lucas proiektu teknikariaren laguntzaz. Eta Izaskun Zubiaur Kultur zinegotzia ere egon zen ekitaldian. Erakusketa azaroaren 18ra arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Zubiaur eta Pascual atzoko ekitaldian.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!