Txerria eta Payatarrak izango dira protagonistak larunbatean Derion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 7a, 22:48

Derioko Tximintx euskara elkarteak antolatuta, eta ohitura den legez, bertso txarriboda izango da larunbat honetan Txorierriko herri horretako Lagun Onak txokoan. Antolakuntzaren arabera, "txarriboda alaitzeko", Algortako anai-arreba Payatarrak izango dira bertan, hots, Fredi, Xabi eta Itsaso Paya Ruiz bertsolariak. Bazkal osteko bertso-saioaz gain, trikitilariak ere egongo direla zabaldu du Tximintx elkarteak. Bertso txerrijanerako txartelak 13 eurotan eros ditzakete Tximintxeko kideek zein bertako Berbalagun egitasmoaren kideek. Beste guztiek 16 eurotan hartu beharko dute. Batzuek zein besteek txartela eskuratzeko hiru aukera izango dituzte: Txorierriko AEKren Derioko Gorbeia kaleko egoitzatik igarotzea, Tximintx euskara elkartearen 635 753 595 telefonora deitzea, zein tximintx[abildua]gmail.com" posta elektronikora deitzea. Argazkian, hiru Paya Ruiztarrak amaren atzean / Itsasmuga.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun