Trafiko istripu batek auto ilarak eragin ditu Avanzada eta Getxo artean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 8a, 13:16

Hiru auto eta kamioi batek talka egin dute gaur goizean BI-637 errepidean, Avanzadaren Leioako ibilbidean, Europa Press-ek zabaldu duenez. Istripua, 8:50ak aldera jazo da eta ikusgarria izan arren ez da inor zauritu, Herrizaingo sailaren arabera. Alabaina, eta Ertzaintzak trafikoa bideratzeko lanak egin bitartean, 9:20ak aldera sortutako auto ilara Getxoraino heldu da. Bestalde, pasa den larunbatean beste istripu bat izan zen Sopelan, baina kasu horretan bi pertsona zauritu ziren. Gertaera goizaldeko 4:20ak aldera jazo zen, Loiola Ander Deuna kalean. Honda SH 125 motozikleta bat bidetik atera zen Getxorako noranzkoan zihoala, oraindik argitu ez diren arrazoiengatik. Ibilgailuko bi bidaiariak lurrera erori ziren eta kaskorik ez zeraman gidariak burezurreko traumatismo bat jasan zuen. Argazkian, auto-istripu baten ohiko irudi bat.

Larrialdietarako Zerbitzuko langileak bertaratu eta bi gizonezkoak artatu ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman zituzten. K.L.O. 26 urteko gidaria larri zauritu zen eta K.R.C., 27 urteko bere lagunak zauri arinak izan zituen. Ertzaintzak zirkulazioaren segurtasunaren kontrako delitu bat egotzi zioten gidariari, alkoholarenn edo gai sorgorgarriren baten eraginpean zegoela susmatuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun