Dagoeneko hasi dira neguko tai ji ikastaroak Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 8a, 15:49

Nahiz eta negua oraindik ez den hasi, ikastaroen orduak aldatu ditu jada Sopelako Tai ji taldeak. Hemendik aurrera eta udako ordutegia indarrean sartu artean, astearteetan eta ostegunetan izango dira eskolak, goizez eta arratsaldez. Neguko ordutegiak honako hauek izango dira: 9:00etatik 10:00etara, Abadesolo kiroldegiko igerilekuetan; eta beste ordu beteko hiru saio, 19:00, 20:00 eta 21:00etan, Urko kiroldegian, saskibaloi kantxaren atzealdean. Tai ji ikastaroetan parte hartu edo informazio gehiago nahi duten guztiek 606 381 061 telefono zenbakira deitzea edo taitxitaldea[abildua]yahoo.es posta elektronikora idaztea besterik ez dute. Argazkian, David Bustamante "Zuku", gorriz, bere ikasleekin / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun