"The Nose, el Gran Capitan de Yosemite" izenburupean, Luis Miguel Eguiluzek proiekzio ikusgarria antolatu du arratsalderako. Sopeloztarra Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzailea izateaz gain, eskalatzailea ere bada. Zaletasun horrek munduko mendi altuenetariko batzuk igotzera eraman du: Himalaya, Alpeak, Dolomitak, Capitan eta Pirinioak, besteak beste. Oraingo honetan, Eguiluzek Kalifornian kokatuta dagoen Munduko parke natural garrantzitsuenera eramango gaitu: Yosemite. Zalantzarik gabe munduko eskalatzaileen artean erronkarik handienetariko bat. Hitzaldian, diapositibaz lagunduta, beste hiru lagunekin Capitan horma eskalatu zuenean bizi izan zuen esperientzia kontatuko du. Proiekzioak, gainera, beste ekintza gogoangarri bat barne hartzen du, Prow, Washington Column pareta, alegia. Amaieran, mahai-inguru ere egongo da. Ekitaldia Sopelako kultur aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Argazkian, bi eskalatzaile The Nose horma igotzen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!