EHUren "izaera inposatzailea" salatu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 8a, 17:19

Gaur goizean, Gizarte Zientzietako Ikasle Abertzaleek (IA) ekimena burutu dute Erandio eta Leioako campusean, EHUren "izaera inposatzailea" salatzeko asmoz. IAren hitzetan, "euren argudio txarrak ez gaituzte konbentzitu, eta Bolognaren aurreko gure jarrera aldarazi nahi izan badute ere, ez dute lortu". Nahiz eta "Bolognaren kontrako espresioak eten eta ikasle ekimenak zapaltzeko" EHUk "txakur propioak" erabili, horren guztiaren aurkako erantzuna hitzak izan behar duela uste du ikasle erakundeak. Gauzak horrela, helburu hori lortzeko asmoz hainbat ekimen izango egunotan: besteak beste, azaroaren 17rako, Leioako Ikasle Topaketak deitu dituzte campusean. Ikasle Eguna, berriz, aste horretako larunbatean izango da Usurbilen. Argazkian, goizean egindako ekimenaren irudia.

Gizarte Zientzietako Ikasle Abertzaleek plazaratutako oharra:

Ikasiz, irauliz, eraikiz... borrokak egingo gaitu!

Azken urteotan, euskal ikasleok argi erakutsi dugu Bologna Prozesuaren aurkako gure jarrera. Behin eta berriz salatu dugu honen izaera inposatua eta EHU-UPVren jarrera autoritarioa, ikasleriaren babesik gabe, Bologna inposatu nahian. Edozein modutan, ezin izan dute ikasleon ahotsa isilarazi, eta inposaketarako pausu berri baten ondoren beti izan dute aurrez aurre ikasleri borrokalari eta indartsu bat. Gainera, EHU-UPVren argudio txarrak ez gaituzte konbentzitu, eta Bolognaren aurreko gure jarrera aldarazi nahi izan badute ere, ez dute lortu, beraz, ez gaituzte ideologikoki garaitu. Hori ikusita, EHU-UPVk errepresioari ireki dizkio ateak, eta euren txakur propioen bitartez, Bolognaren kontrako espresioak eten eta ikasle ekimenak zapaltzen saiatu dira.

Horren aurrean, ikasleok alternatiba plazaratu beharra daukagu eta alternatiba hori hitza da. Euskal ikasleok inoiz baino ozenago entzunarazi behar dugu gure hitza, eta Bologna inposatzaileei gure erabakia onartzea eta errespetatzea egingo diegu.

Horregatik, hurrengo egunetan hainbat ekinen egingo ditugu. Batetik, azaroaren 8an, 12:00etan, asanblada-eztabaida izango da ikastegian, Bolognak gure fakultateko karrera ezberdinetan eragin dituen aldaketak aztertzeko. Bestetik, azaroaren 14an EHU-UPVri gure hitza entzunaraziko diogu, campusean antolatuko ditugun Leioako Ikasle Topaketen bitartez. Azkenik, azaroaren 17an, Ikasle Eguna (IAk antolatuta) eta Ikasleon Nazioarteko Egunaren harira, Euskal Ikasleon Topaketak izango dira Usurbilen. Beraz, ikasle, hitza hartu eta Bologna gelditu!

Gizarte Zientzietako IA
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun