Egizu Getxo euskaldun! elkarteak urteroko berbalagun eta gurasolagunen aurkezpen-merienda antolatu du gaur iluntzerako. Egizu Getxo udalerriko hiru euskaltegiek (Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre eta Udal Euskaltegia) eta Bizarra Lepoan euskara elkarteak osatzen dute. Gaur egun bost proiektu ditu martxan, adierazi dutenez. Berbalaguna eta Sendi dira ezagunenak. Aurten 150 lagun ibiliko dira 24 taldetan euskara erabiltzen astero, tabernan, kalean, mendi irteeretan, jaietan, kirolean... Elkarteak 50 jarduera baino gehiago antolatuko ditu ikasturte honetan. Mota honetako proiektuak Euskal Herri osoko 40 herritan baino gehiagotan daude martxan eta 1.900 lagun dabiltza euskara erabiltzen. Aurekezpen-merienda 20:00etan hasiko da, Villamonteko kultur etxean. Argazkian, iazko aurkezpenaren irudi bat / Egizu.