Guztira, 24 eskulangilek parte hartuko dute Leioako XXVIII. Artisautza eta Gastronomia Azokan: eskulangintzan jardun ohi duten hamabi (osagarriak, bitxiak, altzariak, beira, larrukiak, jostailuak, keramika...) eta gastronomia-saileko beste horrenbeste (olioa, ardoa, patea, gazta, eztia, hestebeteak, ogia, euskal pastela, pastak, bonboiak...eta itsaskiak ere bai). Horietako batzuk dastatzeko aukera ere egongo da: ardoa, gazta, patea, hestebeteak eta ogia, hurrenez hurren.
Zuzenean
Bestalde, bost tailer izango dira, bi egunetan zehar, artisauetako batzuk nola lan egiten duten aurrez aurre ikusi ahal izateko. Gauzak horrela, larunbatean, ehoziri-lana, zurgintza, koadernaketa eta argizarigintza erakutsiko dute. Igandean, berriz, beiragintzak ordezkatuko du ehoziri-lana.
Bizkaiko artisautza azokarik zaharrenak azaroaren 10 eta 11n izango du 28. edizioa Leioan. Guztira, Boulebard eta inguruetako 1.500 metro koadro hartuko dituzte, Euskal Herriko hainbat txokoetatik etorrita, eskulangintzan jardun ohi duten hamabi erakusketarik eta gastronomia-saileko beste hamabik. "Kalitatea eman nahi izan diogu aurten feriari. Horretarako, aukeratutako batek berak ere ez du albokoaren espezialitatea lantzen", azaldu dute kultur iturriek. Horietako batzuk nola lan egiten duten aurrez aurre ikusteko aukera ere egongo da: besteak beste, zuzeneko erakustaldiak prestatu dituzte bi egunetan zehar. Azokak 12:00etan zabalduko ditu ateak larunbatean eta igandera bitartean egongo da zabalik, 10:30etik 14:30era, goizez, eta 17:00etatik 21:00etara, arratsaldez. Sartzea musutruk izango da. Argazkian, artisautza azoka Areetan.