"Bosteko" erakusketa ikusgai egongo da Leioan hilaren 27ra arte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 9a, 15:35

“Bosteko 2007” erakusketa ibiltaria Itzubaltzeta / Romotik Kultur Leioara etorri zen asteartean eta hilaren 27ra arte ikusi ahal izango da, gure eskualdetik joan baino lehen. Aurtengo erakustaldiaren bidez, “Bosteko” ekimenak X. edizioa betetzen du eta, besteak beste, ibilbide garrantzitsuko hiru euskal artista garaikideren lana erakusten dabil: Bonifacio Alonso eta Juan Luis Goenaga donostiarrena eta Fernando Biderbost bilbotarrarena, hurrenez hurren 74, 57 eta 52 urte dituztenak, dena Alicia Fernandez historialari eta arte-kritikaria den erakusketako komisarioaren agindupean. Artistek bere lanarekiko duten pasiotik abiatuta, erakusketak pintura ulertzeko zenbait modu erakusten du, izan ere, hiru artistek jarrera sutsu hori hartzen dute koadroari aurre egiten diotenean. Sarrera doakoa da eta honako ordutegietan ikus daiteke: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara; larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

"Bosteko" erakusketa didaktiko, xume eta jende guztiak uler­tzeko erreza izan nahi du, eta helburua du euskal arte garaikideko protagonisten lana ikusleei hurbiltzea. Gainera, "Bosteko"k arte garaikidea Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat herritara hurbiltzea du xede Zornotza, Arrigorriaga, Basauri, Getxo eta Leioako udalerrien lan koordinatuari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailaren kolaborazioari esker.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun