Gorlizko Udal Liburutegiak poesia eta musika errezitaldien lehenengo topaketak antolatu ditu, azaroaren 9tik 30era bitartean. Saioak ostiralero izango dira Gorlizko erakustaretoan, iluntzeko 8etatik aurrera. Sartzea musutruk izango da eta, gainera, errezitala amaitu ostean mokadutxo bat eskainiko zaie bertan bildutakoei. Gauzak horrela, bihar dugu lehendabiziko ekitaldia: horretan Iñaki Urrutia bakarrizketa egilea izango da protagonista. Eta ondorengo ostiraletan etorriko dira Bizkaiko Artisten Elkartea, Idatzi-Irakurri literatur elkartea eta Pablo Neruda kulturgune txiletarraren saioak (hilak 16); Orphenica Lyra taldearen eskutik, piano doinuez lagundutako poesia errezitaldia, "De memorias y saudades" izanburupean (hilak 23); eta Juan Ramon Mankusoren emanaldia (hilak 30). Informazino gehiago behar izanez gero, 946 774 000 telefono zenbakira deitu edo
liburutegia[abildua]gorliz.net helbidera idaztea besterik ez dago.