Zigor Goikoetxeari egindako elkarrizketaren bigarren zatia bihar kaleratuko du UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 8a, 20:29
UKBERRI.NETek atzo Zigor Goikoetxea "Gorrion" Azkorri auzoko gazte getxoztarrari egindako elkarrizketak askorako eman zuen. Azken asteotako mobilizazioetako balantzea egin eta iluntzeko herri batzarreko garrantziaz ohartarazi ez ezik, urriaren 18ko atxiloketaz ere luze aritu zen mutila. Poliziekin izandako gora beherak, komisaldegi eta Auzitegi Nazionalean izandakoak, eta beste hainbat gertaera. Gainontzeko atxilotuekin, Joseba Elorriaga "Peski", Mikel de Gregorio "Degre", Txomin Gezuraga, Lander Labajo, Aner Mimenza eta Josu Rodriguez "Nekora" gazteekin, berba egiteko aukera ere izan zuela adierazi zuen Goikoetxeak. Gaur goizean argitaratutakoa, beraz, elkarrizketaren atal bat besterik ez da. Bigarren zatia bihar egongo da irakurgai webgunean. Beraz, adi egon! Argazkian, Zigor Goikoetxea "Gorrion".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun