Figueroa urriaren 22an zuten Gurutzetako ospitalera bere egoera aztertzeko. Bi aste egin ditu bertan eta, denbora horretan, hiru atake epileptiko erregistratu dizkiote. Etengabek zabaldutakoaren arabera, Gurutzetako medikuak albiste txarra eman zion orain gutxi bere amari: ezkerraldeko lobuluan beste gaitz-foku bat daukala, hain zuzen ere. "Horrek argitzen du 2006ko maiatzean egin zioten ebakuntzaren ostean izandako eboluzioa. Haren ostean hobera egin beharrean okerrera egin baitzuen eta atake epileptiko, absentziak, memoria galerak eta aluzinazioak izan ditu behin eta berriro", amnistiaren aldeko mugimenduak adierazi duenez.
Bizitza guztirako
Bere garaian ezkerraldeko fokua ere bazuela jakinez gero ezin izango ziotela ebakuntzarik egin ere esan du Gurutzetako medikuak, eta orain "bueltarik ez duenez" preso algortarrak gaixotasun hau bizitza guztian jasan beharko duela, "bere gordinean jasan ere". "Urriaren 22an ingresatu zuten Gurutzetan eta azaroaren 2an bidali zuten bueltan Langraitzera. Orain aste bat baino gutxiago pasa denean Kordobara bidaltzea guztiz harrigarria ere bada. Tramitazio normalean ere ez da hain denbora gutxian traslado bat prestatzen", salatu du errepresioaren aurkako erakundeak.
Medikuen arabera Figueroaren tratamenduak baldintza zehatz eta zorrotzak gordetzea exijitzen du: leku erosoan eta egoera lasaian egon, loa zaindu eta medikazioa hartu. Bestela ere, 2008ko martxoan berriro Gurutzetan ingresatzeko data jarri diote, eta bitartean erresonantziak eta bestelako frogak ere egin beharko dizkiote ordurako. Rafa Diezek atzo bertan preso gaixoen askatasuna aldarrikatu eta LABek mobilizazioak.