Anjel Figueroak atake epileptikoa izan zuen ostegun gauean Burgosen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 10a, 19:22

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazitakoaren arabera, Anjel Figueroa preso politiko algortarrak atzo arratsaldean bi minutuko telefono deia egin zuen etxera Valdemoroko (Madril) espetxetik. Berak azaldu zuenez, ostegun gauean Burgoseko espetxean lo egin zuen eta atake epileptiko bortitza izan zuen ziegan, beste preso batekin zegoela. "Preso horrek artatu zuen eta oraingoz hori da dakigun guztia", zehaztu du errepresioaren aurkako erakundeak. Figueroa ostegunean atera zuten Langraitzetik, Kordobako espetxera eramateko. Bere gaixotasuna kronikoa eta sendaezina dela jakinda, trasladoa "euskal preso politikoak hiltzeko borondate baten beste adierazpen bat" dela iritzi dio Askatasunak. Argazkian, atzo iluntzean 200 bat lagun manifestatu ziren, presoaren askatasuna aldarrikatzeko, Algortan.

Figueroaren familiarrak saiatuko dira asteburu honetan Valdemoron bisita egiten, baina espetxera bisita ordua eskatzeko deitu eta preso algortarra bertan dagoenik ez ei da agertzen ordenagailuan. Horretara, bisita egiterik izango duten ez dakite oraindik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun