Fredi Paya: "beharrezko tresna"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 9a, 13:06

Argalak esan zuen borroka armatuak gure barruko ezaugarri txarrenak azalerazten dituela baina politikoki aurrera egiteko ezinbestekoa dela. Arma bidezko jarduera politikoa, proiektu guztiak gauzatzeko bide demokratikorik ezean, gizartearen sektore haserretuenak duen erantzuteko modua da. Bere existentzia hutsak injustizia eta desesperazio sentipen handia adierazten du. Kontzientziazio, sakrifizio gaitasun eta ideologizazio indartsuaren ondorio da beharrizan materialak erabat ase eginik dituen gurearen moduko gizarteetan. Akzio-errepresio zurrunbiloak ondorio pertsonal lazgarriak ekartzeaz gain, hasiera batean abstraktua den arazoa, ukazio eta inposaketa politikoarena, konkretu eta hurbileko bihurtzen du. Sozializazioa dakar eta gaia, iritzi korronte bakoitzak era ezberdinean formulatuagatik, guztion buruetan kokatzen du. Jardun armatuak ezertarako balio ez duela frogatzeko helburuarekin, hasierako egoera antidemokratikoan sakontzera behartuta dago estatua. Borroka armatuaren muinean dagoen diskurtsoa indartu egiten da ondorioz, jarduera bera ahuldu arren. Halakoetan hurbileneko mugimendu politikoak diskurtsoaren jabe egiten ahalegintzen dira. Argazkia: Koska irratia.

Borroka armaturik gabe ez legoke gatazka politikorik, ez normalkuntza beharrik, abertzale ez direnen ikuspegitik. Abertzaletasun instituzionalak Madriletik lortu dituen gauza guztiak borroka armatua deslegitimatzeko helburuarekin onartu dizkiote. Borroka armatuaren aldekoenak ziren zonaldeetan egin dira inbertsio handienak eta ez da kasualitatea gurean egotea estatuko lan baldintza onenak.

Hala ere, tristea da oso.

Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun