Tanttakaren "Mujeres en sus camas" antzezlana taularatuko dute iluntzean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 9a, 16:02

Ttantaka konpainiak gaur 20:30etik aurrera Kultur Leioako Auditoriumean antzeztuko du "Mujeres en sus camas" lana. Pasa den urriaren 13an Getxoko Antzerki Jardunaldien barruko antzezpena galdu zutenek gaur sexuaz mintzatzeko ikuskizuna aurkituko dute “Mujeres en sus camas” obran: emakumeen sexu bizitzaz hitz egiteko aitzakia, alegia. Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai. Agertoki gainean bost emakumezko, bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzte. Era berean, gizon batek ere paper desberdinak izango ditu: aingeru guardakoa eta konpainia gozoa izango da... Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Teresa Calo, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Beatriz Martinez Antoñana, Pilar Rodriguez eta Asier Hernandez arituko dira. Sarrera 12 eurotan eros daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun