Antzerkiola Imaginarioaren "Kaputen Kanta" erderaz emango dute bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 9a, 16:25

Algortako Getxo Antzokiak hartuko du bihar, 20:00etan, Antzerkiola Imaginarioa konpainiaren "Kaputen Kanta" izeneko antzezlanaren gaztelaniazko bertsioa. Ekitaldia Getxoko Antzerki Eskolak antolatu eta Bizkaiko Foru Aldundiak babestu du "Mugagabe" antzerki paritarioa bultzatzeko ekimenaren barruan. Sarrera sei eurotan eskura daiteke. Antzerkiola Imaginarioa antzerki ikerketarako laborategi eta antzez taldea Bilboko Indautxu auzoko Mina Espazio gunean sortu zen eta hainbatetan bisitatu du eskualdea. Besteak beste "Kaputen kanta"ren euskarazko bertsioa ekarri zuen orain dela bi urte Itzubaltzeta gaztetxera. "Kaputen kanta" hildakoen kanta da, hilotzen dantza, amaieraren ospakizuna, requiem alaia. "Ivy eta Dora, bibolina eta tronpeta, itxura iluneko espaziora heldu dira euren bihotz dantzariekin. Negar-kantari baldar hauek, heriotzaren aurrean atsekabetu beharrean, zulo eta amaiera guztiak ospatzen dituzte, berriz hasteko eta guztiz bizirik sentitzeko aukera ematen baitigute", Antzerkiolako kideen arabera.

Angel Gonzalez poetaren hitzetan "Urtebete bizi ahal izateko / beharrezkoa da askotan hiltzea / requiem alaia eskatzen diegu izadi, izaki eta gizakiei / guztiz bizitzeko behar genuen heriotza hau ospatzeko".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun