Igandera arte luzatuko dira Algortako Hezetasun auzoko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 9a, 22:21

Arratsaldeko 5:30ean jaurtitako txupinazoak eman die hasiera gaur Hezetasun auzoan ospatzen diren San Martin jaiei. Eta ez dira gutxi izango igandera bitartean Algortako txoko horretan egongo diren ekitaldiak. Izan ere, urtero bezala, jai batzorde herrikoiak antolatutako ekitaldiei, Agurra dantza taldeak ospatu ohi duen Euskal Jaia batu zaio egitarauari. Hamazazpigarren edizioa dute aurtengoa Agurrakoek eta, besteak beste, fandango, arin-arin eta aurresku (Juanjo J. Mendibil-en oroimenez) txapelketak -larunbatean- eta dantza taldeen bilkura eta erakustaldia -igandean- egingo dituzte San Nikolas ikastolako patioan. Jai batzordeak, berriz, ekitaldi anitzez beteko ditu Hezetasun auzoko bazterrak: marrazki lehiaketa, herri krosa, txorizo burruntzia, lapikoko txapelketa, bertso-triki-txikiteoa (Paya anaiak, Josu Landeta eta Ekaitz Larrazabal bertsolariekin)... Tartean, gaur gauerako Hakker taldearen dantzaldia dute parranda zaleek. Argazkian, Agurra dantza taldeko txistulariak, Getxoko San Isidro jaietan, igaz.

Hezetasun auzoko jaiak:

Azaroak 10, larunbata

9:30 Diana.
10:30 Agurra dantza taldeko txistularien kalejira auzoan zehar.
10:30 Umeentzako marrazki lehiaketa.
11:00 Puzgarriak.
12:00 Tiragoma eta igel lehiaketa.
14:00 Herri bazkaria.
18:00 Umeentzako marrazki lehiaketako sari banaketa.
18:00 XVII. Fandango eta Arin Arin txapelketa, San Nikolas ikastolako patioan.
18:30 Idi probak.
19:00 XV. Aurreskulari txapelketa. Juanjo J. Mendibil-en oroimenean, ikastolako patioan.
20:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
20:00 Txorizo burruntzia.
22:00 Kontzertuak (Zaunka, Cuenta Atras, Autosecuestro)

Azaroak 11, igandea

9:30 Diana.
10:00-11:30 XXX. Lapikoko txapelketako izen ematea.
10:30 San Martin krosaren hasiera (Ordutegia: 9:30etik 13:30era. Eremua: Arene Azpi, Basarrate, Basarrateko parkea, Villaondoeta, Las uves, Iturgitxi, Iparbide)
11:00 XXVI. Artisauen erakusketaren hasiera.
11:30 Dantzarien bilkura (Kasune kalean)
12:00 Kalejira trikitilariekin auzoko kaleetatik.
12:30 Euskal dantzen alardea Ikastolako patioan.
13:00-14:30 Lapikokoaren aurkezpena.
17:30 Lapikoko txapelketaren sari banaketa.
18:30 Voces Navarras taldearen ekitaldia.
19:30 Bertso-triki-txikiteoa auzoko tabernetan zehar: Paya anaiak, Josu Landeta eta Ekaitz Larrazabal bertsolariekin.
20:00 Txokolatada eta txerri erretzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun