Algorta, Aramaio, Arrasate, Bilbo, Donostia, Gasteiz... 200 lagun inguruk egin dute gaur, Langraizko espetxera martxa, Anjel Figueroa algortarra, Jon Agirre aramaioarra, Josu Uribetxebarria arrasatearra eta bertan dituzten gainontzeko preso gaixoen askatasuna eskatzeko asmoz. Mendian gora joanda, hiru euskal preso politikoak dauden Erizaintzako modulua aurrez aurre izan dute etengabe martxistek. Eurek botatako elkartasun aldarriei, lehendabizi leihora ikurrina ateraz eta ondoren beraiek ere oihukatuz erantzun diete presoek. Nahiz eta fisikoki urrun egon, bertaratutako lagunek argi eta garbi aditu dituzte barrote artetik heldutako "Aurrera bolie!" bezalako oihuek. Horien artean izan dira, besteak beste, Anjel Alcalde preso ohia eta eztarria urratu beharrean oihu egin duen Josepa Arregi Etxerat elkarteko lehendakariak. Bitartean, espedientea zabaldu dio Ertzaintzak Mari Karmen Fernandez Figueroaren amari, kontzentratzeko baimena espetxe aurreko zubiaren bestalderako zela argudiatuta. Komunikatzeko orduan, protesta kartzela inguruetan izango zela adierazi zitzaien Herrizaingo Saileko arduradunei. Argazki gehiago ikusi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!