Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak Getxoko Justizia Jauregiaren atean zegoen lehergailu bat kendu eta indargabetu du gaur goizeko lehen orduan. Polizia iturrien arabera, 6:15ak aldera, pertsona batek larrialdiei aurregiteko zerbitzura (112-SOS DEIAK) deitu du ETAren izenean, eta ordu erdian Getxoko epaitegian jarritako lehergailu batek eztanda egingo zuela ohartarazi du. Bertaratu diren Ertzaintzaren agenteek segurtasun kordoi bat jarri dute epaitegiaren inguruan eta bizkar-zorro bat aurkitu dute ate nagusiaren alboan. Lehergailuak Indargabetzeko Unitateak motxila miatu du; honek lehergaiak zituen eltze bat zuen barruan eta indargabetu egin dute. "ETAk erabiltzen dituen motakoa" zen lehergailuak bost kilogramo kloratita zituen, kordoi detonatzaile batekin eta tenporizadore batekin. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.