Imanol Landa alkatearen (argazkian) arabera, getxoztarrak "nazkatuta" daude ETAko "aberriaren salbatzaileek" udalerria "erabiltzen" dutelako ekintza terroristak burutzeko. Getxoko Justizia Jauregi inguruan bertan egin ditu adierazpenak udal agintariak. Landak atentatu saiakera gaitzetsi du "irmotasun handienarekin". ETA euskal herritarrekiko "erabateko banantzean" dagoela uste du berak. Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak, bere aldetik, ETAko "hiltzaileekin serio eta irmo" jarri dadin eskatu dio Espainiako Gobernuari. Zehazki, Jose Maria Aznarren Gobernuaren terrorismoaren aurkako politikara itzultzea eskatu dio, "emaitza onak ematen zituelako" eta "gaitz hori amaitzeko modu bakarra delako".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!