Bigarren lehergailu bat indargabetu dute Getxoko epaitegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 11a, 17:03

Ertzaintzak segurtasun kordoia jarri behar izan du berriro, 13:30ak aldera, Getxoko Justizia Jauregiaren (argazkian) inguruan. ETBk jakinarazi duenez, epaitegiko zaintza bideokamerek grabatutako irudiak ikuskatzen ari zirela, ustezko bi etakideetatik batek inguruko paperontzi batean beste pakete bat sartu duela igarri dute polizia agenteek. Hori dela eta, berriro hurbildu behar izan dira bertara Ertzaintzaren Lehergailuak Indargabetzeko Unitatekoak. Bost eztanda txiki ere entzun dira, indargabetze lanen ondorioz. Bigarren lehergailu horrek hiru kilogramo kloratita zituen, polizia iturrien arabera. Bigarren lehergailua paperontzian ezkutatuta egotea "artezilariak zauritzeko asmoz jarritako tranpa" izan zitekeela aipatu dute horiek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun