Atentatuaren jomuga ertzainak zirela dio Herrizaingo Sailak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko aza. 11a, 22:02

Eitb24 agerkari digitalak zabaldu bezala, prentsa ohar baten bidez salatu du Eusko Jaurlaritzak, gaur goizeko atentatu saikera eta "bakean uzteko" eskatu dio ETAri, "indarkeria ez baita inoiz izan eta ez baita inoiz izango gure arazo politikoak konpontzeko bidea". Joseba Azkarra Justizia sailburua, berriz, Batasunari zuzendu zaio, Getxoko epaitegitik bertatik, isiltasunak ez duela balio ohartaraziz eta, hortaz, helburu politikoak lortzeko ez dela indarkeria erabili behar aitortzeko eskatu dio. Bitartean, "bi lehergailuak indargabetu ondoren jasotako datuetan oinarrituta, paperontzian sartuta zegoena, bertan lanean ari ziren ertzainen aurkako tranpa" zela adierazi du Herrizaingo Sailak. Argazkian, Javier Balza Herrizaingo sailburua.

Bestalde, Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak "gaitzespen irmoa" adierazi du eta "indarkeria jarduera oro eteteko" exijitu dio ETAri. Ohar batean nabarmendu duenez, "gezurra dirudi" gaur egun oraindik ere euskal gatazka konpontzeko modu bakarra "bide politikoa" dela esan behar izateak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun