Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bi ertzain larri zauritu dira gaur goizean Iurretako komisarian,
atzo Getxoko Justizia Jauregi aurrean atzemandako bi lehergailuetako baten detonagailua manipulatzen ari zirela. Polizia iturrien arabera, eztanda egin du gailuak eta bete-betean harrapatu ditu agentean, horietako bati eskuan zauri larriak eraginez. Ezbeharra 10:30 aldera gertatu da eta berehala, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte zaurituak. Batek mina zuen belarrian eta, artatu ondoren, alta eman diote. Bestea ospitaleratuta geratu da eta hainbat proba egiten ari zaizkio orain. Izan ere, eskuin eskuko lau atzamarreko hasierako falangeak galdu ditu. Hori gertatu aurretik, atzoko atentatu saiakeraren abiapuntua Frantzian dagoela
adierazi du, ETB2ko "El Punto" saioan Javier Balza Herrizaingo sailburuak. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.