Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak hartutako akordioa:
Ertzaintzaren kontra ETAk Getxoko Epaitegietan atzo, igandean, azaroaren 11n burututako eta huts egin zuen atentatuaren aurrean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazi nahi du:
1.- Atentatu saiakeraren kontrako erabateko gaitzespena eta pertsonen biziak mespretxatzen, beren helburuak lortzeko, edozein izanda ere, terrorismoa eta indarkeria praktikatzen dutenekiko arbuioa
2.- Gure udalerria aipatutakoa bezalako ekintza terroristen leku berriro ere bihurtu izanagatik bere nazka eta gogaitasuna eta ETAri behingoz gure gizartea elkarbizitzan eta bakean bizitzen uzteko eskakizuna.
3.-Ertzaintzarekiko eta bereziki lehergailuak indargabetze lanetan zaurituta geratu diren bi ertzainekiko erabateko elkartasuna eta atxikimendua; baita Justizia Administrazioko langileekiko ere.
4.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna, era horretan euskal gizartearen gehienen borondatea errespetatuz.
5.- Eta azkenik, Bozeramaileen Batzordeak dei egin nahi du, zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik eta batasun demokratikotik, danok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko lan egin dezagun.
Getxon, 2007ko azaroaren 12an