"Familia handitu da", Egizu Getxo euskaldun! elkartekoek jakinarazi dutenez. Izan ere, une honetan, 160 berbalagun eta gurasolagun baino gehiago dira Getxo udalerrian, 25 taldetan banatuta. "Inoiz ez gara horrenbeste izan, pozik eta harro gaude, zorionak eta eskerrik asko denoi!", diote elkartetik. Ekitaldiek ere ez dute etenik: astelehen eta astearte arratsalderako elebitasunaren inguruko bi hitzaldi prestatu ditu Sendi egitasmoak. Bertan, Julio Ibarra Metro Bilboko komunikazio arduraduna eta kazetari ezaguna eta Iñaki Eizmendi gizarte hezitzailea ziren egotekoak. Baina Eizmendi gaur Algortako Zabala eskoletan (18:30) egingo den saioan baino ezin izango da egongo, arazo pertsonalak tarteko, Egizuk UKBERRI.NETi jakinarazi dionez. Bihar, beraz, Ibarra egongo da bakarrik Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kultur etxean. Argazkian, iazko aurkezpenaren irudi bat / Egizu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!